XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gedin ori kendu arren, alkarren jarrai iñoezan abots orreik itz bi zirala ondo ekien, eta atal bakoitzaren ezauera osoz itz-egiten ebelako, lenengo atal ori, berez eta zer egiten eben jakiteko buru-auste barik, euskerak eskatzen eban amayerea emon eutsela dirudi.
Erronkarin-edo izan ezik (eta an be -d-, -r- ala besterik dan ziur ez dakigu) euskal-itzen amayan -d- rik ez datorr: -t, ostera, sarritan: augaitik euskaldunak, euren aboskiñen azturari jarraituaz beste barik, azken gediña kendu ezkero, gelditzen ziran -d oro -t izatera itzuli ebezan.
-G azken igidina bein be ez dalako nai ta ez aldatu bearr zan; baña -d-, ren bideari jarraituaz, geyenez -t zegaitik, egin dan ez dakit eta ezin esan negi!.
Abotsak, eurenez alkarrkidea billatzen dabe-ta, -t baño -k egokiago, arirago etorriko zala dirudi; baña aurrerago aitatu dodan itz-zerrenda luze orrek, geyenez -t egin dala argiro darakus.
Orraitik be iñoz -k izatera aldatu da:
R biguna be azken igidiña itz gitxitan izan oida; -1, askozaz be geyagotan; augaitik, itzak amaitzeko euken oitura orri jarraituaz beste barik, azken gediña ulduaz gelditzen ziran -r asko, -1 egin dabez euskaldunak.
Gediñaren ulketa barik, berez azken igidin izan ezkero, batzuetan aldatu da; beste batzuetan, ez.
Esaterako:
Itzaren erdian sarritan -r bigun onen ordez -g dakusgu:
Atal biak itz bat izatera , eldu-ta gero egindako aldakuntzak dirudie.
Lenengo atalaren azken-gediña ulduaz, igidin bi aurrez-aurr gelditzen dira ta alkarr joten dabe.
Batzuetan igidin biok alkarrekin egokiro batzen dira: beste batzuetan ezin alkarrtu daitekez.
Iazoera bakoitzak bere izpiakera berezia dauko.